2017-02-23

CAILLOUREN ABENTURAK

Gaurkoan Caillouren istorio batekin gatoz, espero dugu zure gustukoa izatea. Eman eurre!!!!



2017-02-10

SAMUELEN ISTORIOA

Istorioari begira, galdera sorta datorkigu burura: inoiz ikusi duzu zure eskolan Samuelek bezala jokatzen duen ikaskiderik? Zer deritzozu bere portaerari? Bakarrik al dago Samuel ipuinaren hasieran? Zergatik egongo dira bere alde klasekideak Alan jipoitzen duenean? Alanen jokaera, maisuari gezurra esatea alegia, bere buruari laguntzen ote dio? Zer erabaki hartu du Alanek Nalarekin hitz egin ondoren? Zer egingo zenuke zuk bere zapatetan egongo bazina?


2017-02-09

ZONBI GUNEA 2


Izenburua: ZONBI GUNEA 
Idazlea: Peter Walker
Marrazkiak: BiƩ
Itzultzailea:Ane garmendia Alberdi 
Azalaren diseinua:Elisenda Nogue
Azgitaletxea:Ibaizabal

Bazen Max izeneko mutikoa. Maxek koadrila bat zeukan eta koadrila horrek Za koadrila izena zuen. Egun batean Za koadrila atrakzio patke batera joan zen, eta gaua egin zenean zonbi pilabat agertu ziren. Zonbiak Za koadrila jatera joan ziren. Zuen ustez zer gertatuko da amaieran? Nik oso ongi bat ematen diot animatu irakurtzera.

Egilea: Elene Odriozola


LAPITZ BATEN IBILERAK





Izenburua: Lapitz baten ibilerak
Idazlea: Maite Gonzalez Esnal
Marrazkiak: Mattin
Argitaletxea: Erein 
1.argitalpena: 1997ko otsaila
2.argitalpena: 1998ko urria
Orri kopurua: 61 orri

Lapitz xumea naiz, alde batetik bestera ibili nautena. Denboraren eta hainbeste ibileren ondorioz, eskastua nago eta horregaitik kajoi ilun honetan gorderik nago. Denbora pasatzeko nire ibilerak gogorarazten ditut. Denda batetik Elisa izeneko neska batek erosi ninduen. Bere anaia topatu nuen aulki batera igota jaiotzako irudiekin xakean ari zen.
Lortuko al du lapitzak gustora bizitzea?

Oso polita da liburua. Ulerterreza egin zait. Arkatzen ibilerak ezagutzeko aukera aproposa izan dut. Marrazki oso-oso politak eta idazlea oso ona. Gomendatuko nuke eta oso ongi bat emango nioke.


Egilea: June PeƱagarikano.